Gaur 15 kilometroko martxa egin dut, baina honako honetan Itxaso kanpoan zegoela, bidelagun Lurdes izan dut. Ez zait oso neketsua iruditu, eta denbora egokian egin dugu, bi ordu eta erditan… 9:30etan atera gara Magisteritza Eskolarik, Arangoititik, eta 12etan Leioako kanpuseko polikiroldegian geunden.
Eguraldi ederra, eta bidean topatu ditugun paisaiak zoragarriak; Arangoititik Bilboko irudi ezin politagoa ikusten da eta bidean zehar beste hainbeste paisai soragarri so egin ditugu, Arboretumera heldu garen artean….
Aurten botak eta makila eraman ditut eta hobeto ibili naiz. Egia esan ez zait bat ere astuna egin; beharbada okerrena eskolara daozen iskalerak igotzea izan da, baina ondoren aldapatxo batzuk besterik ez ditugu topatu eta “lautada egin” dugu…




Erronka bat aitzaki ezin hobea bihur daiteke martxan jartzeko. Hori da hain zuzen guri mugiarazi egin gaituena. Erronka, Euskal Herriko kostaldea oinez zeharkatu, Covaron-en hasita eta Landetaraino. Euskal Herria ezagutzeko beste modu bat, ttipi ttapa, poliki poliki, egusentiak dastatzen eta arratsaldeak gozatzen.