Erronka bat aitzaki ezin hobea bihur daiteke martxan jartzeko. Hori da hain zuzen guri mugiarazi egin gaituena. Erronka, Euskal Herriko kostaldea oinez zeharkatu, Covaron-en hasita eta Landetaraino. Euskal Herria ezagutzeko beste modu bat, ttipi ttapa, poliki poliki, egusentiak dastatzen eta arratsaldeak gozatzen.
Eta erronka hori aitzaki polita da blog hau martxan jartzeko. Prestaketa lanak, ibilbideak, lekuak, argazkiak, musika, soinuak, …
