Euskalmet-ek dixit: ASTEBURUAN EURIA ETA EGURALDI TXARRA. Beraz, etxean geratzeko aproposa (nire kasuan, Gobelak ez banau etxetik botatzen, noski). Bai zera!!! Bihar, larunbata, Algortako Merkatura goaz ardo-dastaketara, Euskara Ahora izeneko egitasmoaren barruan antolaturiko ekitaldira hain zuzen. Total, kanpotik busti behar baldin bagara; barrukoak berotuko ditugu.

Gozatu genuen ardo-dastaketan, batez ere Mikel GAraizabali esker. Tipo atsegiƱa, didaktikoa, apasionatua…
Txakolinak dastatu genuen hasieran, giputza eta bizkaikoa. Erroak erro, Arantzari Getarikoa gustatu zitzaion gehien, eta niri Bizkaikoa.
Ardoetan ados gara aldiz, biokkriantzak gustoko, urtekoak baino.
Ardo-dastaketari buruzko informaxio gehiago hemen: http://www.catarvino.com
itxaso