Bai, gozieko 7:15etan Arantzaren deia jaso dut, ezin zuela Ibilaldi Neurtura joan, oso txarto zegoela, buruko minaz eta hainbat min gehiagorekin… RAJADA!!!!
Bere auzo ondoko jaiak dira, La Humedad, eta noski, ostiralean parrandan ibili zen. Eta bere adinean, gauza horiek egitea arriskutsuak dira.
Ibilaldi Neurtuan parte hartzeko derrigorrezkoa zen bikoteka joatea, beraz nire plana ere zapustuta gelditzen zen, eta nire kabuz egokitu behar izan dut goiza
View Larger Map
Hau izan da nire gaur goizeko paseoa, atsegina, lasaia, eguraldiaz gozatuz…
Googlek esaten dit 12 kilometro egin ditudala joan etorrian, ez nuen uste hainbeste zirenik, baina tira, goiza di-da batetan joan da

Erronka bat aitzaki ezin hobea bihur daiteke martxan jartzeko. Hori da hain zuzen guri mugiarazi egin gaituena. Erronka, Euskal Herriko kostaldea oinez zeharkatu, Covaron-en hasita eta Landetaraino. Euskal Herria ezagutzeko beste modu bat, ttipi ttapa, poliki poliki, egusentiak dastatzen eta arratsaldeak gozatzen.