Rajada!!!!!!!

15 11 2009

Bai, gozieko 7:15etan Arantzaren deia jaso dut, ezin zuela Ibilaldi Neurtura joan, oso txarto zegoela, buruko minaz eta hainbat min gehiagorekin… RAJADA!!!!

Bere auzo ondoko jaiak dira, La Humedad, eta noski, ostiralean parrandan ibili zen. Eta bere adinean, gauza horiek egitea arriskutsuak dira.

Ibilaldi Neurtuan parte hartzeko derrigorrezkoa zen bikoteka joatea, beraz nire plana ere zapustuta gelditzen zen, eta nire kabuz egokitu behar izan dut goiza

 


View Larger Map
Hau izan da nire gaur goizeko paseoa, atsegina, lasaia, eguraldiaz gozatuz…

Googlek esaten dit 12 kilometro egin ditudala joan etorrian, ez nuen uste hainbeste zirenik, baina tira, goiza di-da batetan joan da





Udazken koloreak

30 10 2009

Urriaren 26an, Leioako kanpusetik Zamudioko Parke teknologikora. 20 kilometro udazkeneko goiz polit batean. Lehenego aldia izateko pozik amaitu dugu, nekatuta baina pozik.

jakintzaren Bidea (el camino de la sabiduria)







Follow

Get every new post delivered to your Inbox.